2013/06/05

Noaingo Batailaren urteurrenaren harira, hilabete osorako egitaraua prestatu dute

Nafarroa Bizirik herri ekimenak jakinarazi duenez, Noaingo Bataila gogoan hartzeko egitarau berezia prestatu dute hainbat elkartek hilaren 29an. Hitzordu honi lotuta, hilabete osoan zehar askotariko ekimenak antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, bisita gidatuak edota dokumental emanaldiak.

Iruñean emandako prentsaurreko batean, Nafarroa Bizirik ekimenak gogoratu du hil honen bukaeran, 1521ean izandako Noaingo Batailaren urteurrena dela, «Gamazadan gertatu zen bezala, ‘galdutzat’ eman dezakegun bataila izan zen Noaingoa ere».



Hala ere, nabarmendu dute «2013. urtean irabazten ari garen bataila baten erdian gaude, ‘Memoriaren Bataila’».

Zentzu horretan, hilaren 29an, Noainen egitarau berezia prestatu dute, 1521ean jazotakoa gogoratzeko. Martxa, dantzaldia eta herri bazkaria izango dira, besteak beste, egitarauan.

Efemeride horri begira, hilabete osorako ekimen ugari prestatu dituzte hainbat elkarte eta kolektiboren artean, tartean hitzaldiak edota dokumental emanaldiak izango direla.

Hilabete osoko EGITARAUA:

. Ekainak 4, asteartea, arratsaldeko 7:30etan: MAHAINGURUA Errotxapea Peñan. “La sociedad navarra en el siglo XVI”. Hizlariak: Pedro Esarte Muniain, Tomas Urzainqui eta Patxi Abasolo. Antolatzailea: Errotxapea 1512-2012 Nafarroa Bizirik
. Ekainak 8, larunbata, eguerdiko 12etatik aurrera: Kasedako Gazteluaren mugarria inauguratuko dugu. Goizeko 9etan, mendi martxa bat aterako da Zangozatik Kasedaraino. Antolatzailea: Kaseda Herria.
. Ekainak 8, larunbata: Garruzeko mugarriaren inaugurazio ofiziala. Antolatzailea: Garruzeko Herriko Etxea eta Nafartar Naturalak.
. Ekainak 13, osteguna, arratsaldeko 8etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena Bermeoko Nestor Basterretxea kultur etxean. Antolatzaileak: Zantzue Kultur Elkartea eta Independentistak Sarea.
. Ekainak 15, larunbata, goizeko 9etatik aurrera: Mendi Martxa Lizarrako gazteluetara eta bisita gidatua Toño Ros historialariarekin. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.
. Ekainak 15, larunbata, arratsaldeko 7etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena eta “Enneco” proiektuaren aukezpena Beireko Kultur Etxean. Antolatzailea: Beireko Auzolana.
. Ekainak 19, asteazkena, arratsaldeko 7:30etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena Urretxun. Antolatzailea: Urretxuko Gaztetxea.
. Ekainak 20, osteguna, arratsaldeko 7etan: “Memoria gune baten bila” dokumentalaren aurkezpena eta “Enneco” proiektuaren aukezpena Noaingo Kultur Etxe zaharrean. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.
. Ekainak 22, larunbata, eguerdiko 2etan: Herri Bazkaria Noaingo Txarrantxulo Elkartean. Ondoren Fermin Valenciaren kantaldia. Antolatzailea: Noaingo Bataila Gogoan Taldea.
. Ekainak 23, igandea, eguerdiko 12etatik aurrera: Gaztelugatxeko mugarria inauguratuko dugu. Goizeko 9etan zutabean aterako dira Bermeotik. Antolatzailea: Zantzue Kultur Elkartea eta Independentistak Sarea.
. Ekainaren 27an, osteguna. Egun osoan zehar: “Memoriaren Bataila Eguna”. Bookcrossing ekimenak Nafarroako Historiaren leku esanguratsuetan. Eguerdiko 12etan, “Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista” liburuaren aurkezpena Iruñeko Foruen Monumentuan.
. Ekainaren 29an, larunbata, goizeko 9:30etatik aurrera: Noaingo Bataila gogoan, “Konkistak darrai, memoriak ere bai”. Antolatzaileak: Nabarralde, Orreaga Fundazioa eta Nafarroa Bizirik ekimena.
. Ekainaren 29an, larunbata, arratsaldean: Arazuriko Jauregiaren mugarria inauguratuko dugu. Antolatzailea: Oltza bailarako 1512-2012 Nafarroa Bizirik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada