2013/06/21

Nafarroako aldaketa prozesuan, giza eskubideak bermatzea, gatazka konpontzea eta bakea lortzea proposatzen du Herrirak

Datorren astelehenean arratsaldeko 19etan asanblada irekia burutuko da Karlos III. etorbidean.

Herrira mugimenduak batzarrerako deia egin du, bi helbururekin: preso politikoen giza eskubideen urratze sistematikoa aztertzea, eta Nafarroan heldu diren hilabeteotan abian jarriko diren zenbait iniziatibaz mintzatzea. Batzar irekia ekainaren 14an izanen da, 19:00etan, Iruñeko Karlos III.aren kalean, PPren egoitzaren parean.

Herrira mugimenduarentzat "oso larria" da ikustea gobernuek presoen eta haien senitartekoen giza eskubideak "zapaltzen segitzen" dutela. Izan ere, sakabanaketak, bizi osorako zigorrak edo gaixorik dauden presoen egoerak berez sortzen duten sufrimenduaz gainera, hildako gehiago eragin ditzake noiznahi.



"Gaur egun, 81 preso nafar daude sakabanaturik. Horietatik bederatzik libre egon beharko lukete, zigorra bete dutelako, eta bostek eritasun larriren bat dute. Bitartean, preso horien ehunka, milaka familiarteko eta lagun zorigaitzaren jolas ankerrean sartzen dira astebururo", salatu du Herrirak.

Guzti honen aurrean, Nafarroako gehiengo sozialak "enfrentamenduan eta mendekuan oinarritutako jarrerak gainditu nahi" dituela uste du Herrirak, "salbuespen neurriak bukatzea eta beste espetxe politika bat eskatzen" duela. Horregatik, Herriraren ustez, "Nafarroako aldaketa prozesuaren barrenean, giza eskubideak bermatzeko, gatazka konpontzeko eta bakea lortzeko egutegi bat finkatzeko ordua iritsi dela".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada