2013/06/12

Josune Arriaga berriz ez sakabanatzeko ekimenak aurrera jarraitzen dute

Herrira mugimendutik ahal duten guztia egiten ari dira Josune Arriaga Iruñeko espetxetik berriz urrun eraman ez dezaten. Josuneren ama azkenetan dela eta, pasa den astean elkar ikusi ahal izan zuten azken hamar urteotan aurrenekoz. Josune Iruñeko espetxera ekarri zuten baimen berezi batekin. "Baina Espainiako Gobernuak berriz urrundu nahi du etxetik, ama berriz ikus ez dezan eta familiaren ondoan egon ez dadin une zail hauetan", salatu du Herrirak. "Ankerkeria hutsa iruditzen zaigu, familia nafar honen oinarrizko eskubideak urratzea, argi eta garbi", adierazi du preso politikoen eskubideen aldeko plataformak.



Datozen egunetarako hainbat mobilizazio antolatu dituzte:

• Ekainak 14an, ostirala. Kontzentrazioa 12etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean, Iruñean. Mobilizazio hau LAB sindikatuak antolatu du.
 • Egun berean, 20.00etan, Sarasateko enkarteladan Josuneren egoera salatuko da.
• Ekainak 17, astelehena, kontzentrazioa PPren egoitzaren aurrean, 20.00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada