2013/06/15

Iritzia: “Gamazada, etengabeko konkista”

                                                                                                                        Sergio Iribarren Galbete
 
Eta orain, zertara datoz Nafarroa Bizirikekoak Gamazadaren inguruko liburu batekin?”, batzuk galdegingo diote bere buruari. “Eta zer da Gamazada delako hori?”, galdetuko dute beste batzuek.


“Ezin errezago”, erantzungo dugu guk. Nafarroako lurraldeek pairatu zituzten konkista prozesuek ez ziren bukatu 1512an, ezta 1522an, ezta ere 1620an. Konkista militar prozesu hauek bere jarraipena izan dute gaurdaino, herritarren asimilazioa eta akulturazio prozesuetan bihurturik.

Orain dela 120 urte modu honetan ulertu zuten ere. 1893.urtea heldu zen, eta ttantta batek pazientziaren itsasoa gainezka egin zuen. Desamortizazioak, kintak, gerrak, emigrazioa eta miseria sufritu ondoren: Foruen berezartzea, Foru Aldundien aurkako erasoen aurrean batasunarako deialdiak, mendu ilun baten ostean nafarzaletasun menderakaitzaren ernaltzea, euskal abertzaletasun garaikidearen sorrera, ... Madrilek gure legeak eta eskubideak errespetatzeko biderik erakusten ez badu, eta Hitza apurtzen badute, guk gurera ! 1512.urteko egoerara bueltatuko gara, akabo Hitzarmena !

Aurrekaririk ez duen herri-mobilizazioa. Honen aurrean, nafar instituzioen utzikeria, estalkiaren jarrera nabarmena. Burujabetzaren aldeko 120 mila sinadura, eta Foruen Monumentua 1903tik inaugurazioaren zai ... eta denak berdin jarraitzen du! Hala ezta ?

Ezezagunak bezain gertaera ezinbestekoak gaurko zein orain dela 120 urteko Nafarroa ulertzeko. Nafarroa eta nafartarrak, bere jendearekiko eta lurraldearekiko konpromezu betean, mendeetan zehar, etengabeko konkista honetan, lapurtutako burujabetza berreskuratzeko prest.

Hau dela eta liburu bat argitaratuko dugu, ekainaren 27an, eguerdiko 12etan Iruñeko Foruen Monumentuan aurkeztuko duguna. Gonbidatuak zaudete !

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada