2013/06/30

#HerriHarresia Uztailaren 3an, bistilla egunean, mobilizazioak izango dira auziperatuei babesa erakusteko

Eguerdiko 12etan Iruñeko Gaztelu plazan kontzentrazio bat burutuko da, eta arratsaldean Iturraman, Undion eta Barañainen mobilizazioak izango dira.



Datorren asteazkena uztailak 3 Nafarroako hainbat gazteren kontrako 6 urteko espetxe zigorra berretsi dezaken bistilla ospatuko da Madrilen, eta mobilizazioak izango dira auziperatuei babesa emateko. Herri Harresia eraikitzen ari diren lagunek jakitera eman dutenez, Undion (Maider Caminos-en herrian), Iturraman (Aritz Azkonaren auzoa) eta Barañainen (Xabier Sagardoy, Luis Goñi eta Mikel Jimenezen herria).

Bistilla honen aurrean Iruñak eta Euskal Herriak bere sententzia eman duela azpimarratu dute Herri Harresiaren antolatzaileek, eta euren esanetan "gazte guztiak absolbitu" dituzte. "Hainbat ekimen prestatu dira egun horretan bertan estatuari erakusteko ez diegula eramaten utziko eta herriak, absoluzioa den beste edozein sententzia ez duela onartuko".

Lehenengo deialdia goizeko 12tarako Iruñeako Gaztelu plazara hurbiltzeko da, "auziperatuei gure etxeko ateak zabaldu eta gure elkartasun eta konpromezua erakustera", iragarri dute. Arratsaldean aldiz, herri eta auzo desberdinetan izango dira mobilizazioak. Goizean Madrilen gertatutakoaren berri emango da. Hitzorduak hauek dira: Undion arratsaldeko 20etan, Iturraman 18etan eta Barañainen 19etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada