2013/06/13

#HerriHarresia Oihan Ataun [Eleak]: “Atxiloketak ekiditeko herri harresia eraikitzea da asmoa”

Atzo Ateak Ireki webguneak jakinarazi zuenez, Maider Caminos, Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardui eta Mikel Jimenezen epaia uztailaren 3an aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak eta albistea jakin bezain pronto, Iruñerriko bost gazteen egoerak oihartzun zabala izan zuen sare-sozialetan. Dagoeneko lehen mobilizazio edo deialdiak egin dituzte. Atzo bertan, Barañaingo Kultur Etxean hamarka pertsona bildu ziren Herri Harresia prestatzen hasteko, eta gaur eguerdiko 12etan, Gaztelu Plazan agerraldi jendetsua eginen dute egoeraren berri emateko eta hainbat ekimen aurkezteko. Arratsaldean, Zizurren batzarra ospatuko da, arratsaldeko 19etan Kultur Etxean. Gai honen inguruko balorazioa egin zuen gurean Oihan Ataunek, Eleak mugimenduko bozeramaleak, Info7 irratian.

Oihan Ataun-i elkarrizketa entzun.

1 comentario: