2013/06/27

#HerriHarresia Laranja uholdea zabaltzen ari da Barañaingo jaietan

Atzo bertan hasi ziren jaiak Barañainen eta Herri Harresiaren kolorea eta aldarrikapenak hartu zuten protagonismo berezia. Salmentan ateratako zapi laranja guztiak saldutak izan ziren. Txupinazoaren momentuan laranja kolorea presente eta pankarta erraldoi bat zabaldu zen Mikel, Xabi eta Luisen absoluzioa eskatuz. Atzo bertan ere, Herri Harresia osatzen joateko herritarren argazki bilketari ekin zitzaion. Sorpresa ikaragarria izan zen lehengo egunean kanpainia honek izan duen harrera: ehundaka herritarrek atera dute jada argazkia Mikel, Xabi eta Luisi babesa emateko. Uztailak 3an Barañaingo Udal plaza betetzeko deialdia era zabaldu egin zen atzoko egunean.

Ikusi Argazki Galeria

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada