2013/06/14

#HerriHarresia Josu Esparza, Korrikan presoen eskubideak defendatzeagatik, espetxeratua izateko arrisku larrian aurkitzen da

Datozen egunetan jakingo da Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bozeramaile izandakoa espetxeratuko dute ala zigorra isun baten truke bertan behera utziko duten. Auzi berean zigortu zituzten beste euskaldun guztiei urte beteko zigorrak suspensoan utzi dizkiete, bi urteko zigorra baino txikiagoa delako ezarritako gaztigua. Josu Esparzari espetxean sartzeko agindua mantendu diote.


Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bozeramaile izandakoari ezarritako urte beteko espetxe zigorra bete beharko du epaitegiak ez badu onartzen gaztigu hau isun baten truke bertan behera uztea.
2009. urteko Korrikan, Iruñean, euskal preso politikoen argazkiak erakusteagatik espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazional espainolak bost nafarrei. Horien artean, Amnistiaren aldeko mugimenduko eledun izandako Josu Esparza dago, nahiz eta argazkirik ez zuen erakutsi. Ondoren, Epaitegi Gorenak zigorrak berretsi zituen, baina urte bete ezarriz. Bi urteko espetxe zigorrak ez dira normalean betetzen, eta gainontzeko auziperatuei zigorra suspensoan uztea erabaki dute Espainiako epaitegiek, baina Josu Esparzaren kasuan ez da hala izan, eta espetxean sartzeko agindua mantendu dute. Hurrengo egunetan erabaki behar dute Esparzari isun baten truke espetxeratzeko agindua bertan behera uzte ala ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada