2013/06/12

#HerriHarresia Espainiako Epaitegi Gorenak uztailaren 3an bilduko da Iruñerriko 5 gazteen aurkako epaia aztertzeko

Maider Caminos, Luis Goñi, Aritz Azkona, Mikel Jimenez eta Xabier Sagardoi euren militantzia politikoagatik zigortu zituzten Auzitegi Nazionalean, eta Epaitegi Gorenak orain erabaki behar du epaia berresten duen ala ez. Gaur Barañainen eta bihar Zizurren gazte hauek babesteko Herri Harresia antolatzeko batzarrak burutuko dira.  Bihar osteguna agerraldi jendetsua burutuko dute 11:45tan Gaztelu Plazan egoeraren berri emateko eta hainbat ekimen aurkezteko. Agerraldia jendetsua izan dadin, bertaratzeko deia egin dute.


1 comentario:

  1. # HerriHarresia muy importante en el nuevo tiempo politico. Primero fue Donostia, luego Ondarroa y ahora Barañain. Pueblo a pueblo construiremos la paz mediante la solidaridad con nuestros vecinos.

    ResponderEliminar