2013/06/25

#HerriHarresia Barañain, Txantrean eta Zizurren dinamikak pizten ari dira auziperatuei babesa emateko

Txantrean bihar asteazkena batzarra eginen da, eta Barañainen uztailaren 3an "bistilla" egunean kontzentrazio bat egingo da. Zizurren, gaur arratsaldeko 19etan, giza kate bat egingo dute.



Maider Caminos, Luis Goñi, Xabier Sagardoy, Mikel Jimenez, Aritz Azkona eta Josu Esparza euskal militante politikoei babesa emateko ekimenak antolatzen ari dira azken egunetan. Herri Harresia eraikitzeko deia lau haizetara zabaldu da, eta azken egunetan mobilizazio eta batzar ezberdinak burutu dira datozen egunetan etorri daitekenari aurre egiteko. Adibidez, Barañainen martxan jarri duten dinamika herritarraren bitartez Mikel, Xabi eta Luis barañaindarrei babesa emango diete eta hauek kondenatzekotan "desobedientzia herritarraren bitartez kartzelaratzeko saiakera ekiditeko indar guztia askatuko" dituztela iragarri dute. "Konbentzituak gaude dinamika honek babes herritar oso zabala izango duela herrian eta horrek eskubide zibilen bermea ekarriko duela", azpimarratzen dute Barañaingo solidarioek.

Orain arte egindako guztia oso positibotzat jotzen dute. Ekainaren 14ean buruturiko herri asanbladan 100 herritar baino gehiok parte hartu zuten Barañaingo kultur etxeko aretoa betez, eta egun hauetan testu bat zabaltzen ari dira herrian. Informazioa 9.000 etxeetara eta 22.000 biztanleei iritsi zaie.

Aurrera begira, beste ekimen batzuk aurreikusten dute. Barañaingo jaietan herritar guztiak laranja janztera deitzen dute. Uztailaren 3an, 19:00etan Barañaingo udal plazara etortzeko dei zabala egin dute. Bestetik, herritarren aurpegiekin argazki bilketa erraldoia martxan jarri dute. "Argazki harresi herrikoia" osatzera deitu dute. baragazteriaaurrera@gmail.com helbidera argazkiak igorri daitezke.


Gaur asteartea Zizurren, bihar Txantrean
Gaur Zizurren giza katea deitu dute arratsaldeko 19etan Igeriluekuen sarreratik abiatuta. Azken egunetan beste motatako ekimenak buru dituzte: batzarrak, propaganda lanak, serigrafia tailerra...

Beste aldetik, Txantrean, bihar egingo dute Josu Esparzari babesa agertzeko batzarra eginen dute. Arratsaldeko 18:30etan Auzotegin burutuko da. 2009ko Korrikan eraman ziren preso politikoen argazkien auziagatik zigortua izan zen, eta baliteke urte beteko kartzela zigorra betetzeko espetxeratua izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada