2013/06/15

#HerriaDuguArnas Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbiderako proposamena luzatu du gaur Miarritzen

Giza eskubideak errespetatzeko, salbuespen egoerak amaitzeko eta egia jakiteko eskubidea aldarrikatu ditu gaur eguerdian Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Miarritzen, Irati aretoan eginiko ekitaldian. Bake prozesuari ekarpena egin diezaioketela-eta, proposamen ugari egin ditu EIPK-k.


Berria.info-k eskeinitako zuzenekoa sarean ikusgai.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren proposamena: EUSKARAZ, CASTELLANO.


Berria.info-ren bidez
Ordubeteko atzerapenarekin hasi da ekitaldia, eta ordu eta laurden inguru iraun du. Jendetza elkartu da Miarritzeko Irati aretoan. Asteazkenean aurkeztu zuen EIPK-k mintzakide taldea, eta bake prozesuan iheslariek egin dezaketen ekarpena azaldu dute gaur. Giza eskubideak errespetatzeko, salbuespen egoerak amaitzeko eta egia jakiteko eskubidea aldarrikatu ditu gaur eguerdian Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Miarritzen, Irati aretoan eginiko ekitaldian. Bake prozesuari ekarpena egin diezaioketela-eta, proposamen ugari egin ditu EIPK-k. Hain zuzen, hiru ardatz horien araberako neurriak proposatu ditu kolektiboak.

12:30 inguruan hasi da Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari elkartasuna adierazteko prestatutako ekitaldia. Hain justu, Elkartasun Hatsa deitu diote ekitaldiari. Ordubeteko atzerapenarekin hasi da, eta ordu eta laurden inguru iraun du. Bertan, iheslarien kolektiboak adieraziko du zein ekarpen egin diezaiokeen bake prozesuari.

Oso-osorik bete da Miarritzeko Irati aretoa, ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Eñaut Elorrieta kantariaren deserriko abestiekin hasi da ekitaldia, eta iraganeko hainbat irudi erakutsi dituzte ondoren.

Iheslariak lagundu dituen Anai Artea elkartearen izenean taularatu dira hurrena Bixente Garzia, Dominika Daguerre eta Aña Maria Grenie. Iheslariek bizitako egoeraz ohartarazi dute, eta haien kontrako erasoak gogora ekarri. "Baina ez dute inoiz burua makurtu", gaineratu dute. Elkartearen garapena ere azaldu dute, eta nabarmendu hainbat kantonamendutan sortu dituztela iheslariei laguntzeko komiteak. Besteak beste Cabo Verden eta Kuban dauden deportatuek ere parte hartu dute ekitaldian, mezu bat helarazita.

Xabier Tubal Abrisketak hartu du hitza gero. Bi urte zituen aita deportatu zutenetik, eta 30 urte igaro dira ordutik. Haurra zeneko aita-seme harremana izan du hizpide, noiz itzuliko zen galdetzen zionekoa: "Badakit aita ez dutela eraman zutenek ekarriko, baizik eta zuek, herriak ekarriko duela herrira".

Joseba Sarrionandia idazle eta iheslariak ekitaldirako idatzitako olerki bat kantatu du Amets Arzallus bertsolariak, doinua Eñaut Elorrietak jartzen zuela. "Gure eskubideak ez dira bukatzen besteenak hasten diren tokian; besteenak hasten diren tokian hasten dira gure eskubideak ere", esan du, eta gaineratu: "Ateak irekitzen dituen jendea oso onuragarria da ateak ixten besterik ez dakitenentzat ere".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada