2013/06/08

Azken lau urteetan Nafarroako Gobernuak %40 murriztu ditu Zubiarte euskaltegiko irakasle kopurua

Astelehenean lan uzteak egingo dituzte irakaslek ikasleen babesarekin.


Nafar Gobernuak Zubiarte Euskaltegi Publikoan egin dituen eta datorren ikasturterako egin nahi dituen irakasleen murrizketen aurrean (azken 4 urteotan %40ko murrizketa), bertako ikasleak "desadostasun osoa" erakutsi dute.

"Nafar guztion gobernua den horri, exigitzen diogu egoera hau berbidera dezala eta ez ditzala murrizketa horiek gauzatu. Irakaslegoa murrizteak, kontuan harturik matrikulazioaren aurreikuspena aurreko urteetako ikasle kopurua mantentzea dela, zuzen-zuzenean eragingo gaituela eta gure euskalduntzean ondorio oso kaltegarriak izango direla ere adierazi nahi dugu". Era berean, Zubiarte euskaltegiko irakaslegoari ikasleen aldetik "elkartasun eta babes osoa" adierazi nahi diote.

Datorren astelehenean, ekainaren 10ean, euskaltegiko atarian egingo den elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen dute ikasle eta irakasle guztiak, 30 minutuko lan-uztea eginez. Goizez, 10:30etik 11:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 18:30era.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada