2013/06/04

#AurtenBai Iruñeko Udalak La Runa parkean Gora Iruñeak jarri nahi zuen jai gunea debekatu du

Duela bi aste aurtengo Sanferminetarako Gora Iruñea-k prestatutako egitaraua debekatu du Iruñeko Udalak.

Iruñeko Udalaren erantzunan argi utzi dute Gora Iruñeak ez duela baimenik izanen eta izan dezaketen aukera bakarra lehiaketan parte hartzea dela, oraindik publiko egin ez den lehiaketa bat, hain zuzen ere.



Gauzak horrela, Gora Iruñeak argi utzi nahi izan du ez duela lehiaketan parte hartuko, "iazko lehiaketaren emaitzak aski argi erakutsi zigulako lehiaketa hori iruzur bat dela".

Iruñeko hiritar gehiengoaren babesa dutela sinetsita, ekainaren 6an, ostegunean, jai giroan aterako dira kalera. Arratsaldeko 20:00etan La Runa parketik Elektrotxarangaz lagundurik Arrotxapeako jaietara hurbilduko dira. "Ukazioen aurrean guk gure kultura eta jaia aldarrikatuko ditugu", adierazi du Gora Iruñe plataformak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada