2013/06/05

#AurtenBai Iruñeko Udalak debekatu du Gora Iruñeako jai gunea

Ostegun honetan kalejira batekin salatuko dute baimen ukazio berri hau.

Duela bi aste Gora Iruñea ekimenak aurtengo Sanferminetarako prestatutako egitaraua aurkeztu zuen. Bertan aurten La Runan muntatzekoa duten gunearen berri ere eman zuten.



Handik astebetera, maiatzaren 29an, Iruñeko Udalaren erantzuna jaso zuten. Erantzun horretan Iruñeko Udalak argi utzi du ez dutela baimenik izanen eta izan dezaketen aukera bakarra lehiaketan parte hartzea dela, oraindik publiko egin ez den lehiaketa bat, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, Gora Iruñeak adierazi ez duela lehiaketan parte hartuko, "iazko lehiaketaren emaitzak aski argi erakutsi zigulako lehiaketa hori iruzur bat dela".

"Iruñeko hiritar gehiengoaren babesa dugu, apirilaren 26ko Udalbatzan agerian geratu zen moduan, non Udaleko gehiengoak Plataformak datozen Sanferminetan gune bat izan behar duela eskatu zuen.

Ukazio honen aurrean datorren ekainaren 6an, ostegunean, jai giroan aterako dira kalera. Arratsaldeko 20:00etan La Runa parketik Elektrotxarangaz lagundurik Arrotxapeako jaietara hurbilduko dira. "Ukazioen aurrean guk gure kultura eta jaia aldarrikatuko ditugu", esan du Gora Iruñeak.


Gora Iruñeak Sanferminetarako jai egitaraua aurkeztu zuen duela gutxi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada