2013/06/10

#35/02 Epaiketa politikoen aurkako mobilizazioa izango da ostegunean Txantrean

Ezker Abertzaleko 40 kide epaituko dituzte urritik aurrera.

“Herrikoen” makroepaiketa urriaren 17an hasiko da Espaniako Auzitegi Nazionalean. Ezker Abertzaleko 40 kide epaituko dituzte Madrilen 2014ko otsailaren 17ra arte iraungo duen epaiketa batean. 35/02 sumariaren barruan 75 herriko taberna daude sartuak ere bai, tartean Zurgai Kultur Elkartea, 2014ko urtarrilaren 15an deklaratzera joan beharko dena.
Hori dela eta, hurrengo ostegunean Euskal Herri osoan burutuko diren mobilizazioen testuinguruan, eraso berri hau salatzeko Iruñea mailako deialdia Txantrean izango da. Arratsaldeko 19etan Ezkaba plazan kontzentrazioa egingo da "Epaiketa politikorik ez! Konponbideari erasorik ez! Utzi Euskal Herria bakean!" lelopean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada