2013/06/29

#2013SF Euskal Herriko hiriburuetako gazteek bat egingo dute Sanferminetan uztailaren 11an

GaztePeñak antolaturik, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Baionako gazteek hitzordua dute uztailaren 11an Iruñeko kaleetan. Uda honetan 5 euskal hiriburuetako jaietan antzeko topaketak antolatu dituzte 3indarrok Gazte Peñak, Baionako Gazte Asanbladak, Gasteizko Gazte Karpak, Eskifaia Gazte Kofradiak eta Kaskagorri Konpartsak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada