2013/05/09

Zilbetiko Gernika ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte

Larunbatero 10:30etatik aurrera izango dira bisitak. Norbanako eta talde haundientzat pentsaturik, helburua da harrobiak suntsituko lukeen eremuak eta basoan egindako Gernika erakustea.

Alduide Mendia Koordinakundeak, Zilbetiko pagadian (Nafarroa) egindako “Gernika” margolara jendearengan piztu duen interesa ikusita, bisita gidatuak antolatu ditu.
Izan ere, margolana dagoen lekura iristeko jarritako seinaleak desagertzen dira, eta behin baino gehiagotan hara joandako bisitariak, ikusi gabe itzultzen dira.

Beraz, hurrengo larunbatan hasita, maiatzak 11, hemendik aurrera larunbatero, goizeko 10.30tan Koordinakundeko bi kide Zilbetiko sarreran egonen dira bisitarien zai. Ibilbidea eta bisitaren iraupena bi ordu t’erdikoa izanen da, gutxigorabehera, eta pagoetan margotutako “Gernika” eta harrobiaren mehatxupean dagoen pagadia ikusteko aukera izanen da. Arriskuan dauden 90.000 pagoetako bat zaintzapean hartzeko aukera izanen da ere bai. Taldeentzako bisitak ere bai antolatu dituzte, beraiekin adostutako eguna eta orduan. Honetarako, telefono honetara deitu behar da: 686883272, edo visitas@montealduide.org mail bitartez harremanetan jarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada