2013/05/07

Txantreako Sortuk jaietan izandako eraso sexista salatu du

Pasa den ostiralean, maiatzak 3, eraso sexista bat egon zen Txantreako jaietan. Emakumeon kontrako indarkeriaren bigarren gertakaria da azken bi hilabeteetan, eta kasu honetan erasotzailea eta biktima adingabeak ziren.

 Gazte batzuk laguntzera joan ziren gertazen ari zenaren ikusi zutenean eta mugimendu feministaren protokoloa aktibatu egin zen. Sortu Txantreak auzoan gertatutako erasoa sendotasunez salatu nahi izan du. "Gertakari hauek emakumeon kontrako indarkeria estrukturala dela adierazten dute eta oraindik ainguraturik dagoela, gazte belaunaldietan ere bai, sistema neoliberal eta patriarkalaren eraginez".

"Aski da, emakumeon kontrako indarkeria borroka dezagun guztion artean, aktiba dezagun mekanismo guztiak, lana hezkuntzatik hasiz modu sakon batean, eta eman ditzagun pausoak balore feministetan oinarritutako gizarte eredu berri baten eraikuntzaruntz", esan du Sortuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada