2013/05/25

#StopBalasDeGoma Atarrabia: Txuma Olaberri, 20 urte inpunitatez

20 urte igaro dira Txuma Olaberri atarrabiarrak 1983ko maiatzaren 24 hartan, lagun batekin Iruñeko Sarasate pasealekutik zegoela, zoritxarrez Polizia Nazionalarekin topo egin zutenetik eta haiengandik metro gutxira jaurtitako gomazko pilota baten talka buruan jaso zuenetik.





Testu eta argazkia Kale-zale.tk
Larriki ingresatua izan zen ospitalean hainbat astez, eta garezurrean ebakuntza egin behar izan zioten hematomadun traumatismo, erdi lerroko azpiegituren higidura eta garun kontusioagatik. Zauri haien ondorioz betirako garun gaitzekin geratu zen Atarrabiako bizilaguna. Hori gutxi balitz, haren kontrako kanpaina bat sortu zen, garai hartan ohikoak ziren istiluetan parte hartzeaz akusatuz. Erantzukizunak bilatzerako orduan, orduan eta gaur egun ohikoa den moduan, erakunde batek ere ez zuen gertatutakoa argitu nahi izan, ikerketa lanak oztopatzeko helburuaz.

20 urte igaro dira eta garaiak aldatu dira, asko gainera, baina poliziak erabiltzen dituen medioak berdinak dira. Horren adibide argia da, Atarrabiako beste gazte batek ikusmena begi batetik galdu izana poliziak azkeneko Greba Orokorrean jaurtitako beste pilotakada batengatik. Txumaren kasuan bezala, arduradunekiko inpunitatea agerikoa da.

Horren aurrean, hilak 23an, ostegunean, 50 bat pertsona manifestatu ziren Atarrabiako Udaletxe aurrean erabilitako bortizkeria poliziala salatzeko eta beste polizia eredu bat eskatzeko, Txumaren kasuaren antzekoak errepika ez daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada