2013/05/27

#M30Greba EH Bilduk Gamazada mugimendua oroituko du 120. urteurrenean subirotasuna exijituz

Bihar asteartea, arratsaldeko 19etan Diputazioaren aurrean ekitaldi politikoa burutuko da.
Aurtengo maiatzean 120 urte betetzen dira Gamazada izenez ezagutzen dugun Nafarroako herritarren mobilizazio izugarri hura gertatu zenetik. Madrilgo Gobernuak Nafarroako erregimen fiskala desegin nahi izan zuen eta honen aurrean nafarrek beren nortasuna, eskubideak eta foruak defendatzeko ekimen zabala eta sakona abiarazi zuten: Madrilgo Gobernuaren inposizioaren eta ustelkeriaren aurrean herri bezala erantzun zuten.

Gaur egun ere, Nafarroak eredu sozial eta ekonomiko berri bat eraikitzeko, lana eta ondasunaren banaketa orekatua helburu nagusitzat hartuko duen politika ekonomiko berri bat egiteko tresnak behar dituela uste du EH Bildu koalizioak. "Burujabetza ez zaigu zerutik etorriko, borrokatuz eta eraikiz eskuratuko dugu. 1893ko euskal herritarrak bezala, herri matxinada da irtenbidea", azpimarratu du EH Bilduk.

Hau guztiagatik Maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatzen dute, eta Maiatzaren 28an gure atxikimendua agertu eta Gamazada omentzeko ekitaldia burutuko dute Iruñean, arratsaldeko 19:00etan Diputazio aurrean (Karlos III). Gainerako Merdindade buruetan ere ekimen desberdinak burutuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada