2013/05/18

#M18Plazara Euskal Herriko plazetan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatu dira

Eguraldiak lagundu ez duen arren, milaka izan dira gaur "Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean Herrira mugimenduak deitutako 238 mobilizazioetan parte hartu duten pertsonak. Ekimen gehienak Euskal Herrian izan badira ere, iniziatiba Belgika, Katalunia, Frantzia, Argentina, Uruguay, Bulgaria, AEB, Irlanda edo Txilera zabaldu da baita.
Elkarretaratzeak, argazki erraldoiak, kantu birak, manifestazioak, mosaikoak, mendi irteerak, herri bazkariak, ekitaldiak, kontzertuak... denetarik izan da herriz herri euskal presoen eskubideen alde eta aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien kontra.




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada