2013/05/08

Lizarra: Bi pertsona epaituko dituzte gaur greba orokor batean izandako gertakariengatik

Lizarra grebalarien KolektiboaIazko Irailak 26-ko Greba Orokorraren testuinguruan bi pertsona inputatu zituzten banketxe batean kalteak eragiteagatik. Gaur epaituak izango dira Lizarrako epaitegian eta kontzentrazio zaratsua egingo da eguerdiko 12:30etan.



Lizarran greba ezberdinetan parte hartzeagatik 30.000 euroko isunak ezarri dituzte eta bi pertsonak gartzela eskakizunei aurre egin behar diete. Hori gutxi balitz beste bati 6 eguneko etxe arrestatze ezarri diote. "Hori dena greba eskubidea kriminalizatzeko asmoz eta gizartearen erantzuna ixilarazteko", Lizarratik salatzen dutenez.

Hori dela eta, mobilizatzera eta elkartasuna adieraztera dei egiten dute eta ekimenak antolatu dituzte:
Pasa den Maiatzaren 4an Koroatze plazan kontzentrazio bat burutu zen, eta gaur Lizarrako Epaitegien aurrean protesta zaratatsua eginen da goizeko 12:30etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada