2013/05/31

Josune Arriaga presoa ez urruntzeko berriz eskatzen du Herrirak, Iruñera ekarri baitute bere amari agur esateko

Josune Arriaga preso politikoa Iruñeko kartzelara ekarri zuten atzo arratsaldean Topasetik (Salamanca), baimen berezia baitu bere amari bisita egiteko. Presoa ez urruntzeko berriz eskatzen du Herrira mugimenduak.



Josune Arriaga preso politikoa Iruñeko kartzelara ekarri zuten atzo arratsaldean Topasetik (Salamanca), baimen berezia baitu bere amari bisita egiteko.

Hamar urte dira ama ikusten ez duela. Amak sei urte daramatza zahar-etxe batean, Alzheimerrek joa, eta orain azkenetan da. Bi krisi larri izan zituen joan zen azaroan, eta, horregatik, familiak Josune Arriaga urgentziaz Iruñera ekartzeko eskatu zuen, agur esan ziezaioten elkarri. Eskaera urgentziaz egin bazuten ere, Espetxe Zaintzako Epaitegiari sei hilabete kostatu zaio eskaerari buruzko erabakia hartzea.

Gero eta gehiago dira adin handia dela-eta semea edo alaba ikustera ehunka edo milaka kilometro egin ezin dituzten gurasoen kasuak, Herrira mugimenduak salatu duenez. "Eta, batzuetan, haiekin egoteko azken aukera izan gabe hiltzen dira".

Herrirak eskatu du berriz ere "sakabanaketaren amaiera". "Eskatzen dugu Josune Arriaga ez dezatela berriz ere etxetik urrundu, hain eskubide oinarrizkoaz baliatu ahal izan dadin: amaren ondoan egotea haren azken egunetan".

Josune Arriaga iruñarrak –Donibaneko bizilaguna– 2007ko azaroaz geroztik dago preso, eta azkenaldian Salamancako Topaseko kartzelan da, bere etxetik 469 kilometrora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada