2013/05/11

Eraso sexistak, homofoboak eta faxistak salatzeko agerraldi masiboa egingo du Iruñeako herri mugimenduak ostegunaren 16an

Iruñeako herri mugimenduak ohar bat kaleratu du bere haserre eta ardura azalduz azken hilabeteetako istilu larriegatik.
Herri mugimenduaren esanetan, istilu hauen inguruan eztabaidatzeko eta hauen aurrean hartu beharreko posizioa eta eman beharreko erantzuna zehazteko, biltzen hasiak dira hainbat eragilekin. "Izan ere, jarrera eta istilu hauen guztien kontra gaude eta gure hiri eta jendarte proiektuari oztopo besterik ez diote egiten. Onartezina da halakoak gertatzea eta hauek lehenbailehen etetzea da gure nahia. Horretarako, iruindarron batasuna ezinbestekoa da. Alde batetik, istilu eta probokazio hauek etetzeko guztiok jarrera arduratsu batez jokatu beharra dugulako eta bestetik eraso gehiago egotekotan, erantzuna ere kolektiboa eta gure baloreetan oinarritua izan behar duelako", azpimarratu dute.

Zentzu honetan,  dei egiten diote jarrera faxista, homofobo eta sexista hauen kontra posizionatu nahi duzuen iruindar guztiei, hurrengo ostegunean, maiatzak 16, 18.00tan Burgos plazan burutuko den agerraldi publikora joateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada