2013/05/24

#CAN Maiatzaren 28an dohako emanaldietan ikusi ahal izango da CAN-en inguruko dokumentala

Ateak Irekik ekoiztu duen CAN-en inguruko dokumentalaren estrenaldia Maiatzak 28 izango da, Golem zinemetan. Osotara 5 emanaldi izango dira, guztiak dohanik. Kontuz elkarteak babesa agertu dio ekimen honi eta parte hartzeko gonbidapena luzatu du.




"Nork eraman ditu sosak?" trilogiaren 2. atala da, "CAN:Kutxa hutsa" datorren asteartean estreinatuko da Golem zine aretoan. Dokumental honetan CANen desagerpenaren lekukoak izan diren pertsona asko hartzen dute parte. Horien artean Kontuz taldeko Patxi Zamora, Pablo Ibañez eta Arantza Izurdiaga abokatuak, CAN-eko langile ohiak, Ricardo Feliú soziologoa, Lopez Merino CAN-eko zuzendari ordearen elkarrizketa bat berreskuratzen dugu, sensibilidade ezberdineko politikariak (Bakartxo Ruiz, Miguel Izu, Ainoha Aznarez, Diego Paños), Gara, Diario de Noticias eta Interviu aldzkariaren kazetariak, CANen desagerpenagatik kaltetuak, ekonomilari bat... Ordu bateko dokumentala da, eta gaztelaniaz eta euskarazko bertsioak daude. Osotara, 10.000 dvd kaleratuko diri, eta estrenaldian erosteko aukera egongo da, 5 euroen truke. Gero banaketa Nafarroa osoan eginen da.

Estrenaldia Maiatzak 28 izango da, Golem zinema aretoan. Osotara 5 emanaldi izango dira egun osoan zehar: 10:30etan (eus), 12:00 (cas), 17:00 (cast., 18:30 (eus), 20:30 (cast.). Sarrera dohakoa izango da.

Hitzaldiak Kontuz elkartearekin batera
Nafarroa osoan zehar hitzaldia eta emanaldiak egingo dira datozen asteetan Kontuz elkartearen eskutik. canelgrangolpe@gmail.com helbide elektronikoan eskatu daitezke hitzaldiak herrietan egiteko. Gaur jakin denez, dokumental honen salmentatik jasoko den diruaren zati haundi bat Kontuz elkarteari emango zaio euren jarduera posible egiteko.

"Dokumental honekin lortu nahi dugu modu errez eta ulergarrian azaltzea zerk eraman gaituen egoera honetara. Nola den posible 1.200 edo 1.300 miloi euro balio zuen kutxa batek, azkenean 150 miloi eurogatik saldu izana. Hori azaldu behar zaio Nafarroako gizarteari, eta dokumental honek horixe bera egiten du", adierazi dute Ateak Irekiko lagunek. "Jendeak, ordubete batean, ulertuko ditu CAN auziaren pasarte tristenak. Eta gure helburua da dokumental hau Nafarroako txoko guztietara eramatea", azpimarratu dute.

"Gure ustetan, argi dago hemen gauza asko gaizki egin direla. Deliturik dagoen ala ez epaileek ebatzi beharko dute, baina Nafarroako jendarteak ardurak eskatzen ditu. Eta Nafarroako tresna finanziero nagusia porrot egitera eraman dutenak euren ardura politiko eta penalak hartu beharko dute euren gain. Nafarroako jendarteak kontutan hartu beharko luke dokumental honetan kontatzen dena hemendik aurrera babesa nori ematen dion erabakitzeko."

Kontuz elkarteak, bere aldetik, txalotu nahi izan du egindako lana eta jendarteak auzolanean bere eskubideen defentsan egiten duen esfortzua. Zentzu horretan, Kontuz Elkartetik estrenaldira joateko gonbidapena luzatu dute eta dvd-a erostera ere animatzen dute. Ildo beretik, herriz herri hitzaldi eta proiekzioak antolatzera deitzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada