2013/05/02

BurlataHerria.org webgunea ixtea eskatu du ANko fiskalak presoen inguruko informazioa zabaltzeagatik

Burlataherria.org komunikabidearen kolaboratzailea den Burlatako bizilagun batek, datorren ostiralean, maiatzaren 10ean, Auzitegi Nazionalaren aginduz Iruñeako Guardiako Epaitegian azaldu beharko du. Fiskaltzak terrorismoaren goraipamena egotzi eta web gunearen itxiera eskatzen du.



Pasaden martxoaren 13an, eta akusazio beretsuak zirela medio, Burlatako bizilagun hau, Atarrabiako alkatearekin eta Herrira mugimenduaren kide batekin batera, Entzutegi Nazionalean agertu egin zela Fernando Andreu epailearen aginduz. Azkenik auzi hau artxibatu egin zuten, ez baitzegoen froga nahikorik.

Salaketa, berriz ere, Burlatan 2009tik, herriko errepresialatu politikoei egindako ongi etorrien inguruko informazioa burlataherria.org komunikabidean emateagatik egina dago.

"Adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri baten aurrean" gaudela salatu dute Burlatako Ezker Abertzaletik, "informazio askearen aurkako erasoa, euskal errepresaliatu politikoenganako elkartasuna kriminalizatzeko saiakera eta Burlatako herri ekimen euskaldun eta ezkertiar guztiek tokia duten komunikabide aske bat kriminalizatzeko eta isilarazteko saiakera berri bat".

Hortaz, datorren asteazkenean, maiatzaren 8an, 20:30etan Euskal Herria Peñan eginen duten elkartasun argazkian parte hartzeko gonbitea luzatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada