2013/05/04

[Bideoa] #M18Plazara 600 aulki hutsik, maiatzaren 18an plazak betetzeko 600 arrazoiak

Herrira mugimenduak Iruñeko Udaletxe plaza aulkiz bete du. 600 aulkiak, sakabanatuta dauden 600 presoen adierazgarri. Baionako azaroaren 10eko eta Bilboko urtarrilaren 12ko mobilizazioak burutu ondoren, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko apustua berresteko aukera paregabea izango du euskal gizarteak heldu den maiatzaren 18an, Euskal Herriko plazak betez salbuespen-neurriak desager daitezela exijitzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada