2013/05/05

[Bideoa] #Keinu bat: Luddismoa

Ludderismoa 1812an Ingalaterran piztu zen langile borroka da. Makinen agerpenaren kontra agertu ziren langileak, horrek kaleratzeak ekartzen zituelako, eta makinak apurtzeari ekin zioten. Keinu hori langile mugimendu modernoaren lehenbiziko adierazpenetako bat izan zen. Geroztik, luzea da langile mugimenduak eginiko bidea eta lortutako garaipenak.





"Ez dezatela esan borrokak ez duenik balio". Hori da Ernai gazte erakundeak martxan jarritako kanpaina batekin adierazi nahi duena. Kanpaina horren lehenengo spot Ludderismo langile mugimenduaren ingurukoa dugu.

"Keinu batek ezer alda ezezakela zioten. Gauzak diren modukoak direla, ezin daitezkela irauli, halakoa dela euren egoera "naturala". Beltzek ezin zurien alboan jesarri. Gose direnak ezin soberan duenarena dena uki. Gazteak ezin amestu. Determinazioz eginiko hautu batek ordea aldaketa ekarriko duen mgimendua piztu dezake. Autobuseko eserlekutik ez altxatzea erabaki zuen Rora Parks-ek eta arrazagatiko bereizkeriarekin bukatuko zuen mugimendua gorpuztu zen atzetik. Supermerkatuan ostutako janaria behar zutenei banatzea erabaki zuten SATeko kideek Supermerkatuan ostutako oinarrizko elikagaiak beharra zutenen artean banatzean sistema kapitalista ankerraren aurpegia erakutsi ziguten. Gazteak kartzelaratzea kostako zitzaiela irmoki esan eta herri harresiaren lehen harria jarri genuen Donostian. Borrokak ez duela ezertarako balio esaten digute behin eta berriz geldirik nahi gaituztenak. Gu zapaltzen jarraitzeko geldirik nahi gaituztenak. Baina gure borreroek sumiso nahi bagaituzte ez al da mugitzea zentzuzkoena? Keinu batekin hasten da dena."

Info +

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada