2013/05/10

Azken atxiloketak salatzeko eta euskal gizarteak "bakea behar duela" aldarrikatzeko kontzentrazioa egingo da bihar Iruñean

Bihar larunbata eguerdiko 12etan Diputazioaren aurrean kontzentrazioa egingo da azken atxiloketak salatzeko Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta.



Euskal gizarteak urte luzetan eta modu oso ezberdinetan erakutsi du bake iraunkorra nahi duela. Hori baieztatu dute Garnikako Akordioaren sinatzaileak. Herriaren nahiari erantzunez, euskal eragile ezberdinek, nazioarteko ordezkari esanguratsuek 2011ko urriaren 17an Donostiako Aieteko jauregian zabaldutako adierazpena babestu zuten.
"Euskal jendartearen aurrean irudikatu zen konpromisoak itxaropen handia sortu zuen. Geroztik konponbideari parez pare ateak zabaldu dizkioten erabaki historikoak etorri dira. Azken bi urteetan aldaketa sakonak izan dira Euskal Herrian". Baina aldaketa horiek ez dute oraindikan estatuen errepresio estrategian aldaketak eragin, Frantzian aste honetan eman diren atxiloketek erakusten dute moduan.
"Konponbidearen aldeko adostasun zabalak eratu dira eta euskal gizarteak bere atxikimendua agertu dio konponbide prozesuari. Alta, espainiar eta frantziar estatuek aurreko egoerari zegozkion erantzunak ematen dizkiote egoera politiko berriari. Ez dago beraien jardunean aurrerapauso bat bera ere ez. Bake justu eta iraunkorra eraikitzeak borondate irmoa eta konpromiso eraginkorrak eskatzen ditu. Estatuek euskal jendearen bake itxaropena zapuztu nahi dute. Guk, euskal eragile politiko, sindikal eta sozialok, ez diegu utziko", azpimarratzen dute Gerninako adierazpena sinatu zuten eragileek.

Eszenatoki demokratikoa eraikitzeko bidean "oztopo" izan daitezkeen jokabideak "alboratzea" eskatzen dute, eta Euskal Herriko jendarte osoaren aurrean aukera historiko hau "galarazten ez uzteko"eta konponbidea bultzatzeko konpromisoa baieztatu nahi dute.
Bihar larunbata eguerdiko 12etan herri guztietako udaletxeen aurrean “Euskal Herriak bakea behar du” lelopean elkarretaratzea egingo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada