2013/04/25

Nafar bat epaitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean "terrorismoa goraipatzeaz" akusaturik

Fernando Sota, Tafallako bizilaguna, Madrilen epaitu dute. Fiskalak 18 hilabete espetxe eta 10 urteko inhabilitazio absolutua eskatu du bere aurka presoen argazkiak jartzeagatik.



2011ko urriaren 16an Tafallan egindako Nafarroa Oinez-aren bezperan pertsona batzuk ikurrin batzuk jarri zituzten Merkatu kalean eta horietako batzuetan Ines del Rio eta Josu Bravo Tafallako presoen argazkiak ateratzen ziren. Udaletxeko segurtasun kamarak grabatu zituzten eta Fernando Sota ikurrin horiek jartzen zituen pertsonetako bat dela diote eta terorismo goraipatzeagatik auzi bat ireki zioten.

Sota ez zuten atxilotu momentuan bertan. "Grabazioetatik interpretatzen dute bera dela, baina momentuan ez zuten inor identifikatu", ziurtatu du bere abokatuak. Hala eta guztiz ere, "terrorismo gorazarpena" leporatzen diote eta 18 hilabete espetxe eta 10 urteko inhabilitazio absolutua eskatzen dute bere kontra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada