2013/04/17

Maiatzean berriz aztertuko dute 5 gazte nafarren aurkako epaia

Luis Goñi, Xabier Sagardoy, Aritz Azcona, Mikel Jimenez eta Maider Caminos dira zigorra jaso zituzten gazteak.

< Ekineko kide izateagatik kondenatuak izan ziren Iruñerriko 5 gazteek jarritako errekurtsoa berriz aztertuko dute datorren maiatzean, Eleak mugimendua jakiarazi duenez. Honen ostean, Auzitegi Gorenak sententzia berrestuko balu, 5 gazte hauek gartzelaratuak izateko arrisku larrian leudeke.

Auzi honetan, 9 gazte izan ziren epaituak. Auzitegi Nazionalak hauetariko 4 absolbitu zituen. Errekurtso honi aurre egin beharko dioten 5 gazteetatik 2 kartzelan daude gaur egun eta gainerako hiruak baldintzapeko askatasunean. "Zoritxarrez, gazte hauek ez dira egoera hau pairatzen duten bakarrak. Euren militantzia politiko hutsagatik kondenatuak izan berri diren Donostiako gazteen kasua ezin dugu ahaztu. Nafarroan bertan ere torturapean lortutako deklarazioak oinarri hartuta maiatzean epaitua izango den Antsoaingo gazte baten kasua dugu, oinarri bera baliatuz otsailean epaitu zituzten Burlatako gazteak sententzia noiz aterako zain daude oraindik eta beste gazte batek epaiketa izan zuen joan den astean". Guztira, Euskal Herri osoan 200 pertsona baino gehiago daude epaiketa edo sententziaren zain. "Honen guztiaren aurrean ezin dugu etxean geratu estatuak euskal gazteria bere ziega ilunetara eramaten jarraitzen duen bitartean". adierazi du Eleak mugimenduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada