2013/04/30

Lizarrako Udalak oztopoak besterik ez ditu jartzen jai herrikoiei

Datorren hilabeteko maiatzaren 25ean Lizarrako jai txikiak iritsiko dira. Pasa den urtean bezala, Lizarrako festa giro taldetik, jai herrikoiak, partaidetzak, euskaldunak eta parekideak antolatu nahi dituzte, baina badirudi aurten ere UPNk kudeatzen duen Udaletxeak ez duela lagunduko. Jada, Udaletxean eskatu behar diren baimenak ukatu dituzte herri mugimenduak antolatutako egitaraua ez dutelako bat eginen Lizarrako Udaletxearen filosofiarekin eta Alde Zaharrean dauden tabernentzat txosnak jartzea konpetentzia desleala aitzakitzat hartuz.



Horregatik guztiagatik, datorren ostegunean maiatzak 2 goizeko 13:00etan Udaletxean izango den plenora joango dira herri mugimenduko ordezkariak "alkatea eta bere udal gobernua inposatzen diguten jaia eredua salatzeko". Zentzu horretan, dei bat egin dute herritarrak ere Udaletxera bertaratzeko. Beste aldetik, Ostiralean (Maiatzak 3) Lizarra Frontoian goizeko 12:00etan prentsaurreko masiboa egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada