2013/04/11

Leitza: Maxurrenea herriari itzultzeko sinadurak biltzeari ekin diote

maxurrenea herrintzat sinatu.Nafarroako gobernuari aurkeztuko dizkiote bilduko diren sinadurak.
Aurreko hilabetean, Udalean beste herri eragile batzuekin aurkeztutako mozioa lehen urratsa izan zen Nafarroako Gobernuari Maxurrenea leitzarrei itzul diezaguten eskatzeko. Orain, herritarren babesa jaso nahi dute Maxurrenea Herriarentzat plataformako kideek, eta horretarako sinadura biltzeari ekin diote. "Orain, herritarrei aukera eman nahi diegu, Nafar Gobernuari eskaera hori berbera helarazteko. Horretarako sinadurak biltzeari ekin genion aurreko astelehenean, apirilak 8". Plataformaren esanetan, Maxurrenea erakinaren erabilera Leitzako herritarren beharrei erantzun behar du, eta horretarako Nafarroako Gobernuak Maxurrenea etxea Leitzako udalari baldintzarik gabe zeditu behar dio. Gainera, Espainiako Gobernuarekin existitzen den arrendamendu kontratua behertan behera geratzea exijitzen dute.



10 urte, hamaika arazo
10 urte pasa dira Maxurrenea goardia zibilez bete zenetik. Espainiako militarrek erabiltzen zuten kaserna zaharra zegoela argudiatuz, Maxurrenea etxea okupatu zuten. Etxe hau Nafar gobernuari bizilagun batek eman zion bertan kultur ekintzak egiteko, baina azkenean gobernuak goardia zibilari utzi zion 10 urtez. Orain, 10 urte eta gero, garai hartan aldarrikatu zena, Maxurrenea Herriarentzat!, berriz dute izpide Leitzako herritarrek, eta borroka dinamika batean murgildu dira etxe hori berreskuratzeko eta Goardia Zibila herritik botatzeko. Denbora guzti honetan, hamaika izan dira goardia zibilekin izandako arazoak eta istiluak. Aipagarriena, 2009ko Irailak 30 gertatutakoa. Egun horretan, goardia zibil bat tiroka hasi zen eta atentatu bat izan zela irudikatzen saiatu zen, oso arraro eta guztiz argitu gabeko istilu batean.

Sinadurak herriko taberna eta komertzioetan, zein udal bulegoetan bilduko dira. Horrez gain, Kross egunean zein Kultur Asteko bi igandeetan mahaia jarriko da Leitzako plazan.
Hemen sinadurak bilduko diren tokiak:

Tabernak: Torrrea herrikoa, Gaztañaga, Landaberri, Peritza, Txoko, Musunzar, Adur, Leitzarra, Beatrizenea, Zortziko, Ogiberri eta Zirkulo.

Udal bulegoak: Udaletxea eta Liburutegia

Bestelakoak: Maimur eta Astiz liburudendak, Sarrió eta Gaztetxea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada