2013/04/20

II. Euskal Jaia ospatuko dute Iruñean Maiatzaren 11an

388157_535317189840270_1398828368_n Aurten izanen den bigarren edizioa maiatzaren 11n ospatuko da Iruñeko Alde Zaharreko karriketan barna.



Iruñerriko Euskal Jaia eskualdean euskal kulturaren alde lan egiten duten talde eta pertsonen arteko topagunea izateko asmoarekin jaio zen. Eta, aldi berean, euskal kultura eta nortasuna aldarrikatzeko aukera alaia eta koloretsua izan nahi du.

Aurten eguna egonkortzeko erronka dute, eta maiatzaren hamaikakoa Iruñean inoiz ospatu den Euskal Jairik handiena izanen da. Parte hartuko duten taldeen kopuruak horrela adierazten du: hamar dantza talde, zazpi erraldoien konpartsa, joaldunak, trikitilariak, txalapartariak...

Aurtengo leloa “euskal kultura bizirik!” izanen da. Horrekin azpimarratu nahi dute, hemen, Iruñerria den euskualde honetan, euskal kultura bizi-bizirik dagoela.

"Asko dira gure herrian bertako kulturaren kontra jotzen dutenak. Asko dira ere mendeetan zehar gure nortasuna lapurtu nahi izan dutenak. Eta, halere, euskal kulturak bizirik jarraitzen du. Euskara eta euskal kulturaren kontra jo dutenek, bere idiosinkrasia eta nortasuna defendatzen duen herri oso bat izan dute aurrean", adierazi dute gaur emandako prentsaurrekoan.

Baserritarrez jantzita joateko deia
Baserritarrez jantzita joateko deia egiten dute antolatzaileek. Prentrsaurrekoan azpimarratu dute egun honek jaso duen babesa. Talde kulturalak, dantza taldeak eta fanfarreak; Alde Zaharreko taberna ugari eta Euskal Herrian Euskaraz, Iruñeko Peñak, Gora Iruñea! eta Irugazpe kolektiboak.

Egitaraua:
10:00etan, Herri gosariak Alegria de Iruña eta Muthiko Alaiak peñetan
11:00etan, Kalejirak Ade Zaharreko karriketan barna (fanfarreak, dantzariak, joaldunak, erraldoien konpartsak, txarangak…). Kalejiren abiapuntuak:
- San Cernin Burgoko kalejira Baratxurien plazatik.
- San Nikolas Burgoko kalejira San Frantzisko plazatik.
- Nabarreria Burgoko kalejira Muthiko Alaiak peñatik (Estafetan).


13:00etan, Larraindantza eta erraldoien topaketa Gaztelu plazan.

19:30etan, Dantzaldia Nabarreria plazan: Oberena eta Iruña Taldea fanfarreak + Gathubi taldea.

24:00etan, Kontzertua Jarauta tabernan Hauskaitz taldearen eskutik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada