2013/04/04

Herrira: Agerraldi masiboa egingo dute Bilboko manifestaziora joateko deia eginez bihar ostirala

Autobusak jarri dituzte Bilbora joateko. Izena emateko, Karmen kaleko Herriko Tabernan.
Entrevista a Beñat Zerrabeitia (Herrira)



Agerraldi masiboa egingo du Herrirak bihar Iruñean, goizeko 11:30etan, Iruñeako Udal Plazan. Euskal preso politikoen defentsan egiteko prest dagoen pertsona oro hara bertaratzeko gonbitea luzatu du Herrirak. Agerraldi hau, Xabier Lopez Peña eta Anjel Figueroa euskal preso politikoen heriotzak salatzeko deitu diren mobilizazio dinamikan kokatzen da. Hainbat hiriburu eta hirietan egingo dira mobilizazioak ostiral honetan, eta Iruñean agerraldi masibo baten forma hartuko du. "Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten" lelopean, euskal preso politikoen eskubideen errespetua exijituko da Bilbon larunbatean burutuko den manifestazio nazionalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada