2013/04/02

#GoraIruñea San Ferminetako mahai herrikoia osatuko da bihar

SanFerminetako mahai herrikoiaBihar, apirilaren 3an, Sanferminetako mahai herrikoia burutuko da lehenengo aldiz. Bertan jai eremuko eragile ezberdinen parte hartzea emanen da. Sanferminen izpiritu, filosofia eta helburuez arituko dira, Sanferminen norabidea izanen dute izpide, alegia. 

"Azken urteotako desenkantuaren aurrean hiritarrok protagonismoa hartu beharra dugu, eta hiritarron nahiak eta beharrak bermatuko dituzten Sanferminak eraiki behar ditugu. Sanfermin herrikoia eta parte hartzaileak aldarrikatzen ditu Iruñeko jendarteak. Hiritarrok gure hiriko jaietako protagonista nagusiak izan behar dugu, asko dugu horren gainean esateko. Bestelako jai eredua behar du Iruñeak", adierazi du Gora Iruñea-k. Hitzordua, bihar asteazkena Iruñeako Kaldereria Udal Aretoan arratsaldeko 19etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada