2013/04/23

Etxarri-Aranatz: Elkartasun Eguna ospatuko dute larunbata honetan euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen defentsan

Elkartasun Eguna Etxarri 2013 Etxarri Aranatzeko Herrirak Elkartasun Eguna antolatu du Apirilaren 27rako. 

Datorren larunbatean, euskal preso politiko eta iheslariak gogoan izango dira egun osoan zehar egingo diren hainbat ekintzatan: umeentzako puzgarriak eta animazioa, talogileak, bertsolariak, herri bazkaria, musika, txozna, herrrien arteko herri kirolak... eta egunari amaiera emateko arratsaldeko 20:00etan manifestazioa eta ondoren jaialdia Tximeleta taldearekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada