2013/04/16

Epaitegi Gorenak berretsi ditu Korrikan presoen argazkiak eramateaz akusaturik zeuden nafarrak

Josu Esparza, David Urdin, Irati Mujika, Oihan Ataun eta Mikel Mari nafarrei urtebeteko zigorra jarri die Espainiako Epaitegi Gorenak; horrela Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi du Gorenak.


Ebazpenak biltzen duenez "dudarik gabe terrorismo ekintzak justifikatu edo goratzeko asmoa" dago. Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman zuen bostek "aldez aurreko akordioz eta hitzartuta" erakutsi zituztela presoen irudiak Korrikaren 404. kilometroan. Bost gazteak iazko maiatzean epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean, 2009ko Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada