2013/04/22

#CAN Helburua: Arrazoi ezberdin, hamaika ekarpen, helburu bakarra: egia jakin nahi dugu!

Duela 14 egun Ateak Irekik martxan jarri zuen 10.000 euro lotzeko crowdfunding bat. CAN auziaren inguruan egiten ari den dokumentala funtsezkoa den finanziazio lortu nahian, ekin genion diru bilketari. Orain arte, 3.150 euro lortu dira, 123 pertsonak emandako dirua esker. Eskuzabaltasun hau eskertzeko modurik ez dugu, are geihago kontutan hartuz zer nolako egoera ekonomikoa bizi dugun. Diru emaile hauengana hurbildu nahi izan dugu, euren arrazoiak ezagutu nahiean, CAN auziak zertan eragin die ezagutzeko.





Arturo Villanuevak gaur egun horrelako informazioak zabaltzea duen garrantzia azpimarratu nahi zuen. "Ia ehun urtez Nafarroako potere faktikoek Diario de Navarraren bidez informazioaren monopolioa izan dute. Monopolio hori higatuko duen edozein komunikazio bide eraginkorra sustengatzekoa dela uste dut. Dokumentalak egitea oso tresna indartsua da." Zentzu berdinean, Alberto izeneko diru-emaile batek azpimarratzen zuen "jendea ez dela oraindik ohartzen zein egoeratan gauden eta berdinei bozkatzen jarraitzen dutela". Los Trileros Forales dokumentala ikusi zuela aipatzen du, "eta arras interesgarria iruditu zitzaidan jendea ohartarazi eta mugimenduan paratzeko". Ohian-ek "UPN-PSN ustel guztien trapu zikinak azalaraziko duen edonori behar duen laguntza" eman behar zaiola dio, eta trilogiaren bigarren atal hau "seriotasun handia duela" uste duenez, dirua ematea erabaki zuen.

Beste "mezenas" batek, Zangutano izenekoa, "gure historia guk kontatu behar dugulako" erabaki du CAN auziko dokumentala babestea. Historiarako dokumental honek izango duen balioa goraipatu du Zangutano-k. "Luzera, Nafarroako historiaren atzerabegirakoa eginen denean, pasarte hauek behar bezala dokumentatu eta kontatu izanak emanen die min eta lotsa gehien".

Ekarpen geihenak indibidualak izan dira, baina badira ere kolektiboak izan direnak. Horien artean Mikel-ek egindakoa. "Gure ekarpena familiarena izan da, lau gara eta 25na euro jartzea adostu genuen. Argi ta garbi dugu lehendabiziko dokumentala ikusi ondoren eta beste bi egiteke daudela laguntzea ezinbestekoa da." CAN auzian gertatutakoaz galdetuta, Mikel-ek argi du: "Enrique Goñiren  agindua ahalik eta azkarren euskal kutxeekin aldentzea zen, bost axola norekin bat egiteko".

Oraindikan asko dago egiteke. Ia 7.000 euro bildu behar dira oraindikan eta ez da erraza izango helburu hori betetzea geratzen diren 26 egun hauetan. Beraz, egin zure ekarpena lehen bait lehen hemen http://www.verkami.com/projects/5057 eta Nafarroako historiaren pasarte beltza honen gainean argia jar dezagun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada