2013/04/08

#CAN Helburua: 10.000 € lortu nahi dugu CANen inguruko dokumentala egin ahal izateko

Ateak Ireki-k crowdfunding kanpaina bat jarri du abian. Helburua, 10.000 euro lortzea 40 egunetan. CAN auzian gertatu den guztia, modu ulergarri eta dibertigarri batean kontatuko dugu dokumental honetan.





Ateak Ireki Nafarroan emandako ustelkeri kasuen inguruko trilogia bat egiten ari da. "Nork eraman du dirua" izenburua du trilogia honek, eta lehenengo zatia egina dago, "Los Trileros Forales".

Orain bigarren zatiarekin lanean ari gara, eta honetan CANen desagerpena aztertzen dugu. Horretarako, "lapurketa" honen lekuko nagusiak elkarrizketatuko ditugu: oposizioan dauden alderdi politikoen lagunak, auzi hau ikertu duten kazetariak, CANen langile ohiak, Nafarroako intelektual batzuk, abokatuak, Kontuz taldeko kideak...

Dokumental hau egin ahal izateko, sortutako gastuei aurre egiteko, 10.000 euro lortu nahi dugu ekarpen ekonomikoen bidez. Horretarako crowdfunding kanpaina bat jarri dugu martxan. Ekarpen ekonomikoak 10, 20, 30, 100 edota 500 eurkoak izan daitezke, eta horien truke ordain-sari ezberdinak lortuko dira. Webgune honetan informazio guztia aurki daiteke. Lortutako diruarekin hauxe egingo dugu: alde batetik, euro bakoitzeko dvd bat ekoiztuko dugu eta Nafarroa osoan zabalduko dugu, era masiboan. Eta bestetik, dokumental hau finaziatzeaz gain, trilogiaren 3. zatiaren finanziazioa posible egingo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada