2013/04/12

[Bideoa] Bihar, Euskaraz Bizi Eguna Agoitzen

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak deituta Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da bihar Agoitzen.





Goizeko 10:30ean hasiko da egitaraua txupinazo eta kale animazioarekin. Egunean zehar Agoitz koloreztatuko duten ekimenak asko eta askotarikoak izango dira: erraldoien topaketa, buruhandiak, gaiteroak, trikitilariak, burrunba, dantzariak, txistulariak, txaranga, herri kirol erakustaldia, azoka, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak, Txan magoa, erakusketa, dantzaldia Tximeleta taldearekin, kontzertuak Kezkak eta Leihotikan taldeekin...

Horien artean azpimarratzekoak dira 14:30ean egingo den ehunka lagunentzako bazkari herrikoia, arratsaldeko 18:00etan "Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!" lelopean Agoizko kaleak zeharkatuko dituen kalejira aldarrikatzaile jendetsua eta honen ondoko ekitaldi nagusia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada