2013/04/29

Betelu-Lekunberri: Gazte Eguna ospatuko da maiatzaren 4an

Gazte Eguna antolatu du Mailope Gazte Asanbladak (Betelu eta Lekunberriko gazte asanbladak) maiatzaren 4an.



Egitaraua
- 9.30 - Mendi martxa Lekunberri eta Leitzatik Betelura. Hamaiketakoa egongo da ibilbidean zehar eta Betelura iristean, dutxatzeko aukera egongo da.

- 14.00 - Bertso bazkaria Oskar Estanga eta Alaia Martinekin. Txartelak honako tabernetan daude salgai: Beteluko Tabernan, Leitzako Torrea tabernan eta Lekunberriko Elosta tabernan.

- 18:00 - Guarrolinpiadak

- 20:00 - Kontzentrazioa gazteen aurkako errepresioa salatzeko. Gazte bat gehiago ez!

- 23:00 - Kontzertuak: (Dzaust! / Stupenda Jones / Aske!) Eta ondoren, musika egongo da goizaldera arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada