2013/04/17

#BarcinaGoHome "Herritarren ordezkari badira, entzun dezatela herriaren nahia, eta ordezka dezatela parlamentuan"

Bihar, osteguna, 9etan, Parlamentuaren aurrean kontzentrazioa Barcina Go Home ekimenak deituta, zentsura mozioa dela eta.

Ostegun honetan "aukera paregabea" izango dute parlamentariek Yolanda Barcina eta UPN gobernutik kanporatzeko. EH Bilduk aurkeztuko duen zentsura mozioa eztabaidatuko da eta baita ere bozkatu ere. Jakina da Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik baiezkoa bozkatuko dutela, baina PSNren bozkak ere beharrezkoak dira Barcina kanporatzeko. "Barcina Go Home" ekimenaren ustez, Nafarroan bizi den larrialdi egoera "jasanezina da" eta bukaera jarri behar zaio. Gogoratzen dute 56.000 langabetu daudela, horietatik 11.000k ez dute inolako diru sarrerarik eta asko etxegabetzeko arriskuan daude. EREak, murrizketak osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan, pribatizazioak, zerbitzu publikoen okertzea, gaixoei ematen zaien "zabor-janaria"... guzti horiek dira puzzle dramatiko honen piezak.


"Hau guztiau gertatzen den bitartean, murrizketak inposatu dizkigun klase politiko hori bera geure kontura aberasten egon dela nabarmen geratu da", CAN auzian ikusi den bezala. "Nafarroako Kutxa lurperatzen zuten bitartean, Barcina, Sanz, Maya eta Miranda dietak jasotzen ari ziren era bidegabean. Aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko, politiko eta etikoaren aurrean gaude", azpimarratzen dute Barcina Go Home ekimenetik.

"UPN-k ez dio konponbiderik emango gu guztiok bizi dugun egoera larriari", eta horrexagatik eskatzen dute gobernutik botatzea.

"Herritarren ordezkari badira, entzun dezatela herriaren nahia, eta ordezka dezatela parlamentuan"
PSNko buruzagi eta bereziki, talde honetako parlamentariei zuzendu da ekimen hau. "Apirilaren 6ko manifestazioan argi geratu zen herritarren nahia: Barcina kanpora! Ez dago arrazoi bakar bat ere egungo egoera mantentzearen aldeko hautua justifika dezakeena", uste dute. Oposizioaren elkarlana posiblea dela frogatuta dagoela aipatu dute, eta zentzu honetan "borondate politiko" kontua dela azpimarratzen dute.

Horrexagatik, ostegun honetan zentsura mozioari baiezko bozka eman eta Barcina behingoan Gobernuan kanporatzea exiitzen diote PSNri. "Utzi behingoz interes partidistak albo batera eta egin kasu kaleko aldarriari. Jendartearen ordezkariak bazarete, ordezka gaitzazue zuen ekintzekin".

Goizeko 9:00etan hasita kontzentrazioa burutuko da plenoaren egunean, hau da, Apirilak 18 osteguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada