2013/04/13

#BarcinaGoHome 200 lagunek eskatu zuten Barcinaren dimisioa eta aldaketa politiko eta sozial bat Tuteran

Atzo Tuteran 200 lagun baino gehiago bildu ziren “Barcina kanpora. Que decida el pueblo” lelopean. Barcinaren dimisioa, CANeko dieten itzulketa eta murrizketen kontrako oihuak izan ziren nagusiki.


Gobernuan oposizioan daudenei Barcina botatzeko elkartzea eskatu zieten, hauteskundeak deitu eta hitza herriari ematea. "Politika beste modu batez" egin daitekeela aldarrikatu zuten, "batez ere herritarrei begirakoa eta herritarren eskubideak bermatuko dituena".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada