2013/03/21

Zonalde urdinaren aurkako protestek aurrera darraite

Golem zineman elkarretaratzea egin zuten asteartean
Donibane, Ermitagaña, Mendebaldea eta Barañaingo auzokideek hainbat zutabe antolatu zituzten asteartean eta Golem zineman bat egin zuten argazkian ikusten den elkarretaratzean. Baina ez da hau izan aste honetarako prestatu duten protesta bakarra. Bihar ostirala, esaterako, 12:00etan elkarretaratzea antolatu dute udal plazan Osoko Bilkura burutzen den bitartean. Izan ere, Bilduk eta Aralarrek zonalde urdinaren zabalpena gelditzeko eta mugikortasunari buruzko eztabaida ireki eta parte hartzailea martxan jartzeko proposamena luzatuko dute Udalean. Bestalde, 18:30tan manifestazioa deitu dute Barañain eta Iruñea arteko limitean hasita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada