2013/03/21

Xabier Rey eta Oskar Barreras presoak protestan bakarturik dituztela salatzeko

Xabier Rey Donibaneko presoa liskar bat izan zuen Puerto IIIko kartzeleroekin eta isolamendura eeraman zuten. Ondoren Oskar Barreras planto egin zuen eta isolamenduan zegoenean kolpatu zuten.



Xabier Rey presoa isolamenduan bakartu dute urtarriletik Puerto III espetxean, funtzionarioekin izandako liskar baten ondotik. Oskar Barrerasek Reyren berririk ez zutela eta isolamenduan geratuko zela ikusita plantoa burutu zuen eta bera ere isolamendura eraman zuten.

Isolamenduko galerietan egonik ere, banatuta izan dituzte, elkarrekin komunikatu ezinik. Ezta aurretik isolamenduan ziren Dani Pastor eta Jose Mari Etxeberriarekin ere.
Gauzak horrela, protesta moduan erabaki zuten, zenbaketetan ez altxatzea, funtzionarioek eskatzen diotenaren aurkakoa eginez. Aste guztian eman zuten protesta aurrera, inongo arazorik gabe, baina martxoaren 10era arte. Goizean funtzionario batek zutitzeko agindu zion eta Barrerasen ezezkoa jasotzean, funtzionarioak lankideak deitu zituen. Ziegan sartu zitzaizkion funtzionarioak, besoa bihurrituz eta lepotik heldu zuten eta ukabilkada bat ere eman zioten bularrean. Modu honetan helduta beste ziega batera eraman zuten. Biluzarazi, iraindu eta presionatu egin zuten bertan. Berriro jantzi eta 72.art ezarri zioten beste galeria horretan. Aipatzekoa da bere galerian ziren preso sozialen erreakzioa. Bere oihuak entzutean zarataka hasi eta hurrengo goizean gose eta patio grebari ekin ziotelarik, bera itzuli artean.

Gertaera honen aurrean Barrerasek salaketa bat sartu du Puerto IIIko zaintza epaitegian. Eta Puerto III espetxean dauden euskal preso politikoek ere protesta moduan, martxoaren 19an plantoa egin zuten.

Etxerat elkarteak salatu du presoen eskubideak berriz ere "zapaltzen" direla. "Barreras kolpatua, mehatxatua eta iraindua izan da, bera eta Xabier Rey presoak bakarturik daudela salatzeko protesta bat egin izanagatik. Beste behin, egoera onartezin eta eskubide urraketa baten aurrean aurkitzen gara".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada