2013/03/20

Txantreako ezker abertzaleak Londresek Iñaki Lerin estraditatzea onartu izana salatu du

Iñaki Lerin txantrear preso politikoa Estatu espainolera estraditatzea onartu zuen, atzo martxoak 19, Londresko Westminster-eko Auzitegiak, Fiskaltzaren eskaerari men eginez. Defentsak helegitea jarriko du. Iñaki Lerin Antton Troitiñorekin batera atxilotu zuten 2012ko ekainean Londresen. Espetxeratu egin zuten, epaiketaren zain.


Txantreako Sortuk Iñaki Lerinen estradizioa Lodreseko epaitegi batek onartu izana salatu du ohar baten bidez. Honekin batera, Parisen preso dagoen Iñaki Iribarreren aurkako epaiketa, otsailaren 27an, eta otsailaren 28an beste txantrear aurkako epaiketa iazko inauterietan espainiar ikur bat erretzeaz akusaturik salatu ditu ere.

"Gatazka konpontzeko aukera paregabearen aurrean aurkitzen gara, euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen mezuak argiak dira: konponbidearen demokratikoaren norabidean urratsak eman behar dira, guztiek eman behar dituzte urratsak", azpimarratzen du Txantreako Sortuk. Espainiar zein frantziar estatuen "blokeo eta errepresio estrategia baztertu eta behingoz normalizazio politikoaren aldeko bidean murgiltzeko" garaia dela uste du Txantreako Ezker Abertzaleak, neurri polizial-judizialak geldituz, preso eta errefuxiatuak Euskal Herriratuz eta elkarrizketa eta negoziazioari ateak irekiz. "Estatuak mugiarazteko mobilizazioa ezinbestekoa izango da", gaineratzen dute.

Episodio errepresiboa hauek "oztopoak" direla eta salbuespen egoera luzatzen dutela salatzen du Sortuk. "Mendeku politika bertan behera uztea exijitzen dugu , transiziozko justiziari bidea irekiz". Sortuk jarraituko duela "erresoluzioaren aldeko lan horretan eta azken bururaino konponbide demokratikoa eramateko ahalegin osoan" ere azpimarratzen dute oharrean.

1 comentario: