2013/03/05

[Bideoa] PPk preso ohien aurkako salaketa kendu du eta epaiketa bertan behera gelditu da

Sei lagun epaitu behar zituzten gaur Iruñean, Josu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko ekintza baketsu batean parte hartzeagatik. Hala ere, azkenean Nafarroako Alderdi Popularrak erabaki du salaketa erretiratzea. Beraz, epaiketa ez da egin.


Gertakariak 2012ko abuztuaren 20koak dira. Sei lagun PPk Iruñean duen egoitzaren fatxadako erlaitzera igo ziren gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko. Josu Uribetxeberriaren egoera salatzeko ekintza baketsua izan zen, presoak bi aste baitzeraman gose greban Gobernua bihotz-gogorkeriaz haren askatasuna atzeratzen ari zen bitartean.

Ekintzan parte hartutako sei lagunak nafarrak dira, preso izandakoak denak: Joseba Etxezarreta, Ibon Esteban, Gorka Diez de Ulzurrun, Maider Caminos, Iker Aristu eta Mikel Ziaurriz.

Herrira-ren ustez, "delitua da gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan mantentzea", eta ez da "inondik inora" delitua Gobernuari giza eskubideak errespeta ditzala "modu baketsuan eskatzea". Horregatik, sei lagun horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat egin du Herrirak auzitegiaren aurrean. Bertan, gaixo dauden hamahiru presoen askatasuna eskatu dute berriz.

konzentrazioa epaitegian

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada