2013/03/17

[Bideoa] Poza eta borrokarako deia Ugaitzen ongietorri ekitaldian

Pasa den larunbatean, martxoak 16, 200 auzokide baino gehiago bildu ziren Txantrean Ugaitzen ongi etorri ekitaldian.


Hasieran Angel Figeroa hil duen espetxe politika kriminala salatu zen eta gero denetarik egon zen, aurreskua, auzoko kolektiboen agurrak eta opariak, sorpresa bat Ondarrutik, bideo bat, gazte dantza... Interbentzioan borrokan, lan militantean eta auzolan kolektiboan jarraitzeko deia luzatu zen, estatuen blokeoa apurtzeko eta Herri oso bat martxan jartzeko, hori geldiezina delako, marko demokratikoa lortzeko, aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko eta independentzia eta sozialismoaren bidean aurrera agiteko. Bukaeran Ugaitzek hartu zuen hitza eta Mouseland (arratoien herria) istorioa erabili zuen ukabilak altxatzeko garaia dela Euskal Errepublika lortzeko esateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada