2013/03/04

'Parot doktrinak' zuzenbidea bera jokoan jartzen duela ohartarazi dute Ines del Rioren abokatuek

Euskal presoaren auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegian defendatuko duten abokatu taldea aurkeztu dute gaur: Mark Miller, Amaia Izko, Michael Liviers eta Didier Rouget.



Berria.info-ren bidez
"Konfiantza handia" azaldu dute gaur Ines del Rio euskal presoaren abokatuek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rioren auzian emango duten epaiaren inguruan; "oso seguru" azaldu dira Estrasburgok arrazoia emango diela.

Parot doktrina ezarri zion Espainiak Del Riori, eta presoa aske uzteko agindu zion Estrasburgok Espainiari. Ez zuen hala egin, eta estatuak jarritako helegitea aztertuko du auzitegiak martxoaren 20an. Hura defendatuko duten abokatuek gaur esan dutenez, legea ezin da bete gabe utzi "terrorismoa aitzakiatzat hartuta", eta ohartarazi dute guztientzat berdina izan behar duela legeak.

Mark Miller, Amaia Izko eta Michael Liviers abokatuek prestatu dituzte Del Rioren aldeko argudioak, eta "konfiantza handia" erakutsi dute aurkeztuko dituzten alegazioetan. Salatu dute 192/2006 doktrinak "zuzenbide arau guztien aurka" egiten duela, eta argudiatu dute ez dela legezkoa presoari jakinarazi zaion zigorra gerora luzatzea.

1 comentario:

  1. gustatuko litzaidake neri horren seguru egotea epaiaren aurrean, edozein dela ere parot doktrina botatzeko mobilizatzen jarraitu beharko dugu!!! Edo epaitegietan edo negoziaketetan!!! Amaia bi abokatu morroskoen artean ere haundiena da!!! Animo abokatuak eta animo Ines!!!!

    ResponderEliminar